Forja
Itxura


Forja metalei forma jakin bat emateko eta presioz edo kolpeen bidez trinkotzeko sistema da. Beste modu batez esateko forja burdin goria mailuaz lantzeko lantegia da.[1] Metala gori dagoela ingude gainean mailuz kolpeak emanez forjatzen dira metalak, edo lurrun- edo ur-prentsaz zanpatuz. Forja-sistema asko daude, baina gaur egun bigarren sistema erabiltzen da, tona burdina asko aldi berean zanpatzeko aukera ematen baitu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 79.or.