Edukira joan

Myspace

Wikipedia, Entziklopedia askea

MySpace gizarte-sare zerbitzu bat da, milaka erabiltzaileren profilez osatua. Bertan lagun sareak, taldeak, blogak, argazkiak, bideoak, musika eta erabiltzaile arteko mezulari bat daude. Tom Andersonek sortu zuen eta 2007an, 200.623.371 erabiltzaile zituen iada.

Estatu Batuetan izugarrizko arrakasta bilakatu zen sortu zenean, batez ere nerabe eta gazteen artean: ia herritar guztiek ezaguna izatera iritsi zen.

Image
MySpaceren bulego nagusia dagoen Fox Interactive Media eraikina, Beverly Hills, Kalifornia.

Erabiltzaile arteko harremanez gain, musika taldeentzat profil bereziak sortu ziren MySpacen, bertan beraien kantuak, bideo eta argazkiak jar zitzaten, horrela beren publizitatea egiteko (MySpacek ere irabazi egingo luke, orrialdeko publizitateagatik kobratzen duelako).

MySpacek dituen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Myspacek ezaugarri ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei, adibidez:

Buletinen bidez, erabiltzaileek beren lagunei berri edo informazioa helaraz direzaiekete, banaka-banaka bidali beharrean. Informazio hori hamar bat egunen buruan ezabatu egiten da.

Tresna horren bidez, talde bateko kideek orrialde eta mezu taula bat elkarbanatzen dute. Taldearen administratzaileak aukera dezake nor sartzen den eta nor ez.

MySpaceko erabiltzaile izena erabiltzen duen bat-bateko mezularia da. Bertatik MySpaceko mezuak bidali, lagun berriak gehitu eta aipamenak idatz daitezke.

Fitxategi:Captura2.jpg
Myspaceko profil baten adibide bat. Bertan Argazkiak eta musikaren zerbitzuak ikus daitezkeelarik

YouTubeko bideoak elkarbanatzeko zerbitzu moduko bat da.

2008an MySpacek aplikazioak programatzeko interfaze bat jarri zuen, bertan beraien profiletan jar zitzaketen aplikazioak sortzeko. Facebookeko aplikatiboen antzekoak dira.

MySpace Mobile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikor bidez erabil daitekeen MySpacearen bertsioa da.

RSS bidez berriak jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Botazio bidez materia ordenatzeko aukera ere ematen du, boto gehien dituen materia gorago aurkituko delarik.

MySpace Karaokea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ksolo.myspace.com MySpace eta kSolo arteko elkartzea da, erabiltzaileei beraiek grabatutako grabazioak beraien profil orrialdera igotzeko aukera ematen die, eta bere lagunek puntuatu ditzakete grabazio horiek.

MySpace Polls

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileei botazioak sortzeko aukera ematen die, beraien lagunei botatzeko esan diezaiokete eta gai ezberdinei buruz bozkatu.

Beste zerbitzu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MySpace Sports (Kirolak), MySpace Books (liburuak), MySpace Horoscopes (Horoskopoak), MySpace Jobs (lanpostuak), y MySpace Movies (filmak).

Musikariek MySpacen dituzten profiletan beraien kantuen erakusgarri moduan kantu batzuk egoten dira MP3 formatuan igota. Erabiltzaile arruntek erakusgarri horiek beraien profiletan jarri ditzakete, beraien profila ikusten ari direnak musika hori entzun dezaten. Musikari berri askok beraien musikari publizitatea egiteko eta saltzeko MySpacea erabili izan dute, famatua izan ala ez doan jar dezaketelako hor beraien kantua, eta milioika pertsonak izango dute hori ikusteko aukera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]