Otsailak 14, asteartea 20h00 Baztarxon: Close

Sinopsia_”Léo eta Rémi, 13 urtekoak, betiko lagunak dira. Pentsaezina den gertaera batek bereizten dituen arte. Léo orduan Sophierengana hurbiltzen da, Rémiren amarengana, ulertzen saiatzeko”
Zuzendariaren hitzak_ Nire hasierako asmoa dena gauez filmatzea zen, baina gero arazo bihurtzen zen argiztapena egiteko orduan. Azkenik, ia film osoa ilunabar eta gaueko argiz egina dago, ilundu egiten duten barne-sekuentzia batzuk izan ezik. Niretzat gaua denbora-unitate garrantzitsua da. Beti pentsatzen dugu egunetan, baina egunak oso zifratuta daude, baina, gauean batek ez du denbora guztian lo egiten, batzuetan beste gauza batzuk gertatzen dira bakarrik zaudenean, isilik zaudenean, munstroak agertzen direnean.
Uste dut une honetan zalantza leku interesgarria dela non zauden pentsatzeko, eta ez duzu zertan azken ondorio edo moralkeria batera iritsi. Aldi berean, pentsatzeko modu hori ez da prozesu lineal bat, horregatik du filmak forma hori. Nik intuizio handiz eta modu zatikatuan filmatu nuen: orain dokumentua, orain argazkiak, orain artxibo estatiko honetatik pixka bat ea nola ateratzen naizen. Eta noski, gero muntaketa zaila izan zen: nola sartzen dut hau guztia film batean?
Batez ere espetxe barruko argazkiak oso dokumentu bereziak iruditzen zitzaizkidan. Oso irudi gutxi daude kartzela baten barrualdeari buruz; izan ere, espetxeko sistemak berak ez dio uzten presoari kamerak edukitzen edo gailu bat izaten argazkiak ateratzeko edo filmatzeko. Han bazen zerbait deitzen zidana. Nahiz eta oso araututa dauden, espetxearen baimen baten bidez eginak daudelako, oso gauza ezohikoa ziren.
Neure burua grabatzen dudan sekuentzia horiek kontatzen ari naizen istorioan garrantzitsuak izan ziren lekuetara itzultzean erabili nituen dispositiboetatik atera ziren. Asmoa zen lekuak berraztertzea eta hortik zer ateratzen zen ikustea. Grabagailuaren ONari eman nahi nion bertan, momentuan, eta ideia horrekin joan ginen istorioa hasten den aparkalekura, non 2007ko urriaren 4an atxilotu gintuzten. Hau da, dispositibo horretan pentsatu nuen, baina ez nuen pentsatu dena artikulatuko zuen ahotsean. Atsegin nuen norbaitek orainetik iraganeko oroitzapenari leku oso zehatz batetik tira egitea, eta horrek garrantzia izatea bere historiarekin.
Berlinen filmatu genituen sekuentzietan gauza bera egin genuen. Gogoan dut zuzendari laguntzailea neukala errepikatzen hobeto esan behar duzula, oso motel zoazela, oso sakabanatua dela, jendea aspertu egiten dela, mila hartualdi egin genituen, eta lehenengoa geratu zen. Bazen zerbait esaten zidana “ez duzu ondo esan nahi”. Niri ez zait ahots perfektu bat interesatzen, ahots garbia, une jakin batean, leku esanguratsu batean dagoen norbaiten ahotsa interesatzen zait. Asko pentsatu dut pelikulako ahotsaz: planoan, off-eko ahotsa, isiltasun handiaz…








