Image

Honi buruz

Donostia, Euskal Herriko kostaldeko hiririk handiena, ingurune urbanizatua bada ere, oraindik, itsas zein barrualdeko hegaztiez gozatzeko atalaia xumea bezain baliagarria da.

Hegazti gehienak kanpoaldetako landa-eremuetan eta hiriko parkeetan konzentratzen badira ere, Donostiako beste hainbat puntu ere izan litezke behatoki inprobisatu egokiak.

Migrazio-garaian adibidez, hiriaren gainetik pasatzen diren antzar edo kurrilloen bandoak edozein tokitatik behatu edo entzun daitezke. Neguan kostaldea eremu ezinhobea da, pasean edo gure hirian negua pasatzen duten hegaztiak ikusteko. Txenada hankabetzen arrantzatzeko artaziak ohiko irudiak dira gure hondartza eta portuetan migrazioaren hasiera eta bukaera aldera. Pottorroek eta martinek urteroko bisitariak ditugu negu aldean, portuan atsedena eta babesa aurkituz tenporal egunetan. Zangak, Paseo Berritik ikusitako paisaiaren noizbehinkako elementuak dira, haien ugaritasuna migrazio garaietan handituz.

Itsas-hegaztien artetik aipatzeko modukoa da ubarroi mottoduna, gure goiburua apaintzen duena eta duela urte batzuk arte Gipuzkoa osoan erabat desagerturik zegoena. Pixkana-pixkana, Donostiako koloniak pizgarria direlarik, gero eta gehiago zabaltzen ari da espezie hau Euskal Herrian.

Done Bastian toponimoa Donostia bilakatu zen garaiko hegazti adina ikusiko ote ditugu noizbait? Prozesu horren lekuko izango garelakoan Euskal Herriko txoko honetan ikusitako hegazti guztien berri ematen saiatuko naiz.

Xabier Saralegi.



Utzi iruzkina

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez