Edukira joan

Azaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
<< Azaroa >>
Al As Az Og Or Lr Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
2026

Azaroa gregoriotar egutegiaren urteko hamaikagarren hila da eta hogeita hamar egun ditu.

Beste izenak: zemendia (Bizkaia), gorotzila (Zuberoa), hazil (Lapurdi, Nafarroa Beherea)

Iritsi zaigun Kalendrera euskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa), Joanes Leizarragak lehenetsi zuen Hacilla forma.

Etimologia herrikoiak hitzaren hasieran barazki bat antzematen badu ere:

« Osaeraz haz(i) + aro da; hasperenaren galera orokorra hitza elkartua delako azal daiteke (FHV 526); beste aukera bat da disimilazioz azaltzea, bigarren osagaiaren jatorrizko forma haro zela erabakiz gero (FHV 211-212). Esanahiari dagokionez, kontuan hartzekoa da garia, baba etab. azaroan ereiten direla; cf. bizk. zemendi, azken buruan (Latinez) semĕntis-ekin —hasieran ‘ereiteko aro’, gero ‘hazi’ (DCECH 5, 200a, semilla)— lotu behar dena. »

EHHE[1]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Hiztegia - EHHE» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-11-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]