Edukira joan

Web orri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web orria World Wide Webeko dokumentu bat da, normalean HTML edo XHTML estandarrak erabiliz kodetzen dena. Testua, irudiak eta beste orri batzuetarako loturak izan ohi ditu, baina animazioak, soinuak, Java aplikazioak eta beste dokumentu mota ugari izan ditzake.

Hasiera batean, web orriak irakurtzera baino ez zeuden zuzenduta, baina gaur egun gero eta gehiagotan ikus ditzakegu bisitarien parte-hartzea sustatzen duten webguneak.

Web-orria eta webgune hitzak nahastu egiten dira kale hizkuntzan. Izatez, webgune bat web orri batez edo, ia beti, web orri hainmbatez osattua dago. Web-orri batek, URL bakarra izan ohi du (adibdiez: <https://www.argia.eus/albistea/arrokak-mozorro>) , webguenak aldiz, domeinua partekatu arre, hainbat URLz osatatuta dago (Argia aldizkariaren domeinua "argia.eus" da).

Hipertestua Transferitzeko Protokoloa (HTTP) web-nabigatzaile batek webgune bateko web-orri baten edukia berreskuratzeko duen modua da. HTTPak aukerako bi segurtasun-ezaugarri ditu: modu zifratuak (HTTPS) hirugarren batek komunikazioa zelatatzeko aukera murrizten du neurri handi batean;[1] Edukien Segurtasun Politikak, berriz, webguneen arteko komando-sekuentzien erasoen aurka babesten du.[2] Bi ezaugarri horiek bateragarriak dira web-nabigatzaile nagusiekin, eta webgune askok erabiltzen dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Why use HTTPS?» www.cloudflare.com (kontsulta data: 2026-02-24).
  2. (Ingelesez) «Content-Security-Policy (CSP) header - HTTP | MDN» MDN Web Docs 2025-12-15 (kontsulta data: 2026-02-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]