Jauzi edukira

Zer da KDE?

Munduan software aske eta sorburu irekiko onena garatzen duen nazioarteko komunitate bat.

KDEren softwarea NASA, CERN, Mercedes-en ibilgailu elektrikoak, Steam Deck, zure YouTuber gogokoena, eta eskolak, gobernuak, eta mundu osoko bulegoak elikatzen ditu.

Gure softwareak gailu zaharrei bizitza berria ematen die, eta berriei turbo-indarra. Guztiak gure software askea erabiltzera ongi etorriak dira, baita hura eraikitzera ere!

Plasma

Plasma KDEren izar produktua da, erabilgarri dagoen mahaigaineko ingurune pertsonalizagarriena eskaintzen duena. KDE komunitatearen helburu nagusia hura era lehenetsian sinplea, eta behar denean ahaltsu egitea da.

empty laptop with an overlay
Plasma

KDEren aplikazioak

Ahaltsua, plataforma anitzekoa eta guztiontzat

Erabili KDEren softwarea webean surfeatzeko, kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko, zure fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko; eta lanean sortzaile eta emankor izateko. KDE komunitateak Linux-erako mahaigain guztietan, eta sarritan beste plataforma batzuetan ere, dabiltzan 200 aplikaziotik gora garatu eta mantentzen ditu.

Ikusi aplikazio guztiak

Neochat

Neochat

NeoChat berriketa aplikazio bat da, Matrix sarearen aukera guztiak probestendituena. Sendiari, lankideei eta lagunei testu-mezuak, bideoak eta audio-fitxategiak bidaltzeko era seguru bat eskaintzen dizu.

Neochat-en pantaila-argazkia
LabPlot

LabPlot

Sortu datu-bisualizazio ikusgarriak eta egin analisi sakonak LabPlot erabiliz, grafikoak trazatzeko denentzako software aske eta sorburu-irekikoa.

LabPlot-en pantaila-argazkia
GCompris

GCompris

Piztu adimen gazteen jakin-mina GCompris-ekin, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera dibertigarri eta elkarreragilez betetako hezkuntza-suite zabalarekin.

GCompris-en pantaila-argazkia

Gailuak

Erosi Plasma aurrez instalatuta duen ordenagailu bat

Steam Deck

Steam Deck

Steam Deck, AAA joko berrienak PC oso baten malgutasunarekin ibiltzen dituen kontsola eramangarri bat da.

Tuxedo ordenagailuak

Tuxedo ordenagailuak

Plasma oinarri duten notebook-ak eta mahaigaineko ordenagailuak, neurrira egindako hardwarerako optimizatuak.

KDE Slimbook

KDE Slimbook

Slimbook, itxura oneko magaleko distiratsu eta dotore bat da, bere AMD Ryzen prozesatzaile ahaltsuari esker edozein lan egiteko gaitasuna duena.

Kubuntu Focus

Kubuntu Focus

Kubuntu Focusek SE hardwarerako optimizatzen du, zuk egin behar izan ez dezazun. Aurreztu denbora dozenaka tresna ahaltsu eta gida sakonekin.

Beste hardware-fabrikatzaile batzuek ere saltzen dituzte Plasma darabilten gailuak. Ikusi gailu guztiak

Windows 10aren euskarria bukatu ondoren zure ordenagailu zaharra erabiltzen jarrai dezakezu. Bisitatu endof10.org

Iragarpenak

Osteguna, 2026(e)ko apirilak 16

KDE Gear ⚙️ 26.04

KDEk, KDE Gear 26.04(a)ren argitalena iragartzen du. Irakurri gehiago

Ostirala, 2026(e)ko apirilak 10

KDEk Frameworks 6.25.0 kaleratzen du

KDEk gaur KDE Frameworks 6.25.0(a)ren argitalena iragartzen du. Irakurri gehiago

Asteartea, 2026(e)ko apirilak 7

KDE Plasma 6.6.4, akatsak konpontzeko apirileko argitalpena

KDEk gaur, KDE Plasma 6(r)en akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du. Irakurri gehiago

Asteartea, 2026(e)ko martxoak 17

KDE Plasma 6.6.3, akatsak konpontzeko martxoko argitalpena

KDEk gaur, KDE Plasma 6(r)en akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du. Irakurri gehiago

📢 Ikusi jakinarazpen guztiak

KDE Eco

Bat egin software jasangarriaren mugimenduarekin

Softwareak energia eta baliabide kontsumoan eragin zuzena du. KDEk softwareak ingurumenean duen eragin kaltegarria murrizteko moduko softwarea eskaintzeko helburua du.

Egin dezagun energian eraginkorra den softwarea eta jasangarritasun digitala gure komunitatearen zati! Egungo eta etorkizuneko belaunaldien aurrean dugun erantzukizunaren maila eman dezakegu!

Bat egin «KDE Eco»rekin

Komunitatea

Hurrengo ekitaldiak

-

Akademy 2026

Biltzarra KDEk 30 urte Austria

Akademy is the annual world summit of KDE, one of the largest Free Software communities in the world. It is a free, non-commercial event organized by the KDE Community. This year we will celebrate the 30th years of KDE in Graz.

-

FOSSY 2026

Biltzarra Canada

The North American KDE community (Camp KDE) will be at FOSSY 2026 and there will be a dedicated KDE track!

The CFP is open through April 30.

IFBA - KDEren Urtemuga Festa

KDEk 30 urte Brasil

Ospatu KDEren 30 urteak Salvadorreko Linux komunitatearekin (Brasil).

Instituto Gunga / Calango Hacker Clube - KDEren Urtemuga Festa

KDEk 30 urte Brasil

Ospatu KDEren 30. urteurrena Brasiliako komunitatearekin (Brasil).

📢 Ikusi datozen ekitaldi guztiak

Aurreko ekitaldiak

Image