Kaixo !

Badirudi garai latz honen ostean, normaltasunera heltzen ari garela, eta zorionez, ohitura batzuk berreskuratzen ari gara. Jende anitza mugitzen duen euskararen aldeko ekintzen artean, Korrika dugu. Oraingoan 22.a izango da, Amurriotik Donostiara.

Kanta gozatzeko eta disfrutatzeko denbora nahiko izan dezazuen, piktoekin moldatu dut.

Zuen gustukoa izatea espero dut.

P.D: Norbaitek letraren pdf-a edo behar badu, jar dezala nirekin kontaktuan eta artxiboan formatoa aldatu eta pasatuko diot arazorik gabe.

Ondo izan

korrika22- abestiaren piktobideoaDiapositiva2

Kaixo!

Saretik ikusi dut beste bertsioren bat piktoekin egokituta, baina guk kantatzen dugunarekin zerikusia ez zuenez, gurea prestatzera animatu naiz. Gure zonaldekoak sikeran, ulertu ahal izateko, jeje.

Laster arte

Mirentxu

agate deunaren abestia piktoekinagate deuna portada

Kaixo!

Azaroak 25a heltzear dago, eta ikasle batzuek horren zentzua ulertu dezaten, azalpen txiki bat prestatu dut piktogramekin.  Espero dut baliogarria izatea.

25 N-AZ25

Ondo izan!!!2021-11-22 (2)

Kaixo!!!

Aurreko batean, silaba zuzenekin laguntzeko hormairudiak utzi nituen hemendik. Oraingoan, gauza bera sortu dut baina silaba trabatuekin. Espero dut erabilgarria izatea. 

P.D: Akatsak ikusten badituzue mesedez esan zuzentzeko. 

Disfrutatu

silaba trabatuen hormairudiak

 

 

Image
https://www.slideshare.net/mirenostatxu/silaba-trabatuen-hormairudiak-248287914

Kaixo talde!!

Blog hau nahiko geldirik dago, badakit. Aspalditik ez dugu ezer igotzen baina kontua da aurten oso material kontestualizatuta sortzen dudala eta ezin dut konpartitu hemendik edonorentzat ez duelako balio, testuinguru batean kokatuta dago eta pertsona bat/ batzuentzat pentsatuta. Beraz… web honi bultzakada bat emateko, iazko material bat berreskuratu eta apaindu dut zuekin konpartitzeko asmoz.

Oraingo honetan errezetak dira. Guztiak eskolako sukaldaritza tailerrean prestatu genituen, ez dira oso konplikatuak, baina batzuetan, oso laburtuta daudenez, ez dakit ondo ulertuko diren. Dudak badituzue errezetak burutzean, zuzendu niri hemendik eta nire esku baldin badago, argituko ditut. Bestela zenbait errezetatan jatorririzko web orrialdera joan zaitezkete dudak argitzeko, linka ipinita dago.

http://

Ondo ibili

Mirentxu

Hello!!!

Hemen utziko dizkizuet erabilitako tresna batzuk. Kontuan izan pertsona konkretu batentzat sortuak direla, baina ideiak hartzeko lagungarriak izan ahal dira. Behar izatekotan moldatu ahal dituzue.

gainontzeko ikasleak bezala.Lehenengo dokumentua,  ikasle batek ikaskideei nahiko erantzun txarrak emanten zizkielako  sortu genuen. Bigarrena ildo horretatik doa ere. Gure kasuan ondorioa zuzendaritzara joatea zen, baina denon artean hartutako erabaki bat da eta beste konpensazio batzuk egon daitezke ondorio bat izateko garrantziaz ahaztu barik.

LAGUNEKIN NOLA JOKATU            lagunekin nola jokatu 2

Hirugarrena, agurra lantzeko pentsatuta dago. Egoera batzuk aukeratu genituen lehentasuna ipiniz. Hau da, ezin dugu egoera guztietan agurtzea eskatu. Beraz, hemendik hasi genuen eta hori lortu ahala, pasabidetik edo beste leku gehiagotan agurtzea eskatuko diogu , adibidez. PERTSONAK AGURTZEA

Ah, eta  eskerrik asko Ainitze Fundazuriri. Bion artean egindakoak dira.

Beno, agur!!!

Mirentxu

 

Kaixo, aspaldiko!

Beno, hemendik naukazue berriro, “Zuri izan nahi zuen hartza”izeneko ipuinarekin oraingoan. Aldi honetan, ipuina pdf formatuan baino ez dago (nire ahotsa bideo batean entzutea ez zitzaidan batere atsegin egin aurrekoan, eta emaitza eta emandako denbora ez datoz bat, nire ustez). Hala ere,hau ipuin polita iruditzen zait eta baliogarria izatea espero dut.

Ondo ibili!- Mirentxu
zuria izan nahi zuen hartzaren ipuinazuria izan nahi zuen hartza portada

Kaixo, aspaldiko!

Zer azkar pasatzen da denbora, eh? Hemen utziko dizuet ipuin bat 3 formato ezberdinetan. Etxea nahi zuen elefantea da izenburua.

1-Powerpoint, orrialdeak banan – banan pasatzeko eta norberaren irakurtzeko erritmora egokitzeko, betiere ordenagailuan, erakargarriagoa  delakoan

2- pdf, inprimatuta izateko, eskura, paperean.

3- Bideoa mp4 formatuan, ahotsarekin. Ez izan oso kritikoak narratzailearekin, horrelako lanetan nire lehen aldia da eta! 😉

Aurten hemendik gauza gehiago ipintzeko asmoa daukat. Gauzatxo batzuk sortzen ari gara, baina momentuz garatu gabe daude, ezin dut ziurtatu, baina ahaleginduko naz…jeje

Laster arte!

Mirentxu

Image

ETXEA NAHI ZUEN ELEFANTEA

ETXEA NAHI ZUEN ELEFANTEA PIKTOIPUIN PDF

Ea… animatu naiz… edo urte bat ezer jarri barik edo dena jarraian, jaja!!! 😉

Hemen beste material bat doakizue fonemak lantzeko. Bi dokumentu dira. Lehengoa, fonemaz fonema antolatuta dago, hau da, lehendabizi M, gero T, ondoren, K…

Bigarrenean ordez, landutako fonemak nahastuta daude. Lehenengoan agertzen diren irudi berdinak dira, baina nahastuta.

Behar izanez gero, soluzioak orriko beheko aldean azaltzen dira, letra txikiz.

Ondo izan!

Mirentxu

SILABAK BEREIZTU FONEMAKA

SILABAK BEREIZTU NAHASTUTA

fonemak bereiztu portada

 

 

Kaixo, aspaldiko!

Bada urte bat edo, ez dudala ezer ipintzen blogean… Egia esanda, banituen gauza pare bat zuei erakusteko, baina baimenen kontuarekin ez naiz ausartu eta gainera, oso lanpetuta ibili naiz.

En fin… gaurkoa KANTU KOLORE  musika taldekoa da, eta ez dut lortu haiekin harremanetan sartzea baimena eskatzeko. Beraz, norbaitek uste badu hemendik kendu behar dudala… esan eta listo.

Ikasleei ikaragarri gustatzen zaie, eta trasmititzen duen mezua, barneratzekoa…

Beno, liatzen nazela… Espero dut gustukoa izatea

Ah… badaezpada usten dizuet letra piktoekin moldatuta atxikitutako dokumentuan,  lehenengo estekan.

Ondo ibili

Mirentxu

NIRE GORPUTZA DA letra piktogramekin

 

NIRE GORPUTZA DA

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez