Edukira joan

Gilgit

 

Gilgit
گلگت‎
Gilgit
hiria
Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Pakistan
Pakistanen banaketa administratiboaGilgit-Baltistan
Division of PakistanGilgit Division
District of PakistanGilgit District
Tehsil of PakistanGilgit Tehsil
Izen ofizialaگلگت
Gilgit
Jatorrizko izenaگلگت‎
Gilgit
Geografia
Koordenatuak35°55′15″N 74°18′52″E / 35.9208°N 74.3144°E / 35.9208; 74.3144
Mapa
Altitudea1.500 m
Demografia
Biztanleria8.851 (2010)
261.440 (2020)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30

Gilgit (urdu:گلگت) Gilgit-Baltistan eskualdeko hiriburua da. Bada ere Karakoram (edo Karakorum) eta Himalaia mendikateetarantz doazen mendi-espedizioen abiapuntu nagusietako bat. Izan ere, Baltistan zeharkatu ondoren mendebalderantz biratuz norabidea aldatzen duen Indo ibaiaren ibilgu handiaren gainean, mugarri batek gogorarazten digu bertan elkartzen direla lehen aipatutako bi mendikate handiak eta Hindu Kushekoa.[1]

Karakorumeko errepide ospetsuaren ondoan dago Gilgit, mundu osoan Karakoram Highway izenez ezaguna dena. Khunjerabeko pasabide gorenetik (4.693 m.) igaroz, 1982tik Pakistan eta Txinako Tashkurgan lotzen ditu 1982tik. Gilgit-eko eremu administratiboa 38.021 km²-ko azaleran hedatzen da. Eskualdean izen bereko Gilgit ibaia dago, eta, ibilbide labur baina gorabeheratsu baten ondoren, Indo ibaian isurtzen da. Eskualde menditsua da, bataz besteko altuera 1500 metrokoa da eta Karakoram katearen oinetan zabaltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]