Edukira joan

Slagelse

Slagelse
Danimarkako udalerria
Image
Image
Administrazioa
HerrialdeaImage Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
AlkateaKnud Vincents
Posta kodea4200
HerriburuaSlagelse (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°24′07″N 11°21′13″E / 55.402°N 11.3537°E / 55.402; 11.3537
Mapa
Image
Azalera571 km²
Altitudea29 m
MugakideakKalundborg Municipality (en) Itzuli, Sorø eta Næstved Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria78.140 (2016)
Metropolia77.457
Dentsitatea137 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2007ko urtarrilaren 1a
Hiri senidetuakGotland udalerria
slagelse.dk

Slagelse Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Sjælland uhartearen mendebaldeko kostan dagoena.

981 urtean eraikitako Trelleborg gaztelu bikingoaren hondarrak daude. Gotorleku garrantzitsua izan zen, Eraztun itxurako gotorlekuen multzoan baitzegoen. Harresi batek inguratzen zuen eta 1.300 pertsona sar zitezkeen barnean.

XI mendean merkatal herri garrantzitsua izan zen. Garai hartakoak dira herriko eraikin garrantzitsuenak, batez ere Antvorskov monasterioa, Maltako Ordenak eraikia. Valdemar I.a ordena honetako partaidea zen eta 1165ean Ordenak Rodasen zeukan monasterioari laguntzeko eraiki zuen, baina gurutzadak bukatzerakoan herritarrei laguntzeko erabili zen, batez ere legendunei. 1536ko erreformaren ondoren erregeen egoitza izan zen baina 1585ean apaizetxe bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sidecardun motoen Danimarkako txapelketa jokatzen da urtero.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]