Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

Burutik "Ipuinak"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2026-03-10 20:44








Honako hau irakurri diot Beñat Sarasolari 31 eskutik atarian argitaratu duen “Portaera fisikoa egoera solidoan” artikuluan: “Garai batean argi genuen Michel Montaigne, Platon, Sigmund Freud, Madame Staël, Mary Wollstonecraft (azken bi horiek ez daude bilduman) euskaraz eduki arte ezingo genuela taxuzko hizkuntzarik eduki. Gaur egun, ez dakit; esango nuke lehentasun handiagoa ematen diogula sareko azken modako zeratxoak euskaraz egon daitezen”. Sarasolak aipatzen duen garai berean edo bertsuan erabaki zuten horretarako ahalbidea eta eskumena zutenek ez zu...




Txapinak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2026-03-02 18:42

Ez dut garbitzen sekula sukaldeko zorua. Olio-geruza batek zipriztintzen du, halako moduan non nire irudimena hegan doanean beste lurralde batzuetara, txapinak pega-pega eginda geratzen diren zoruan. Bakarrik horrela dakit burua beste nonbait izan arren oinak etxean ditudala beti. Eta hori segurantzia handia da mundu arriskutsu honetan. Bernardo Kapanaga



        * * * LXVIII Esteka-amarrak zaindu egiten ditugu, orotariko puritanoak ontsa atxikikitzen. Espanturik ez eta lanean karraskan. Informatikariak punta-puntako, sexologoak ere bai; ikastetxe batzuetarik uda aitzinean deitu egin gituzte sexu-hezkuntzaldia ilustratuko badugu. * * * LXVII Eskualpornerat jiten diren neskek ez dute erraiten baina hautemaiten dugu arduradunok usu jotzen dutela larrua, xikokari hautak direla, eta halaxe izaiten da filmatzerat hasten garelarik. * * * LXVI Martxoa da eta lanilat bidean ohartu naiz agertu direla bikinidunen argazk...



Gaztetan, 80ko hamarkadako gazte askok bezala, disko bar argitaratzea zen nire ametsetako bat, talde batekin edo bakarka. Musikarako nire dohain faltarekin, ordea, ezinezkoa izan zen. Baina hara non gaur egun grabaturik aurkitu ditudan disko bat osa lezaketen nire kantak, ez nire musikaz eginak, jakina, baina bai nire hitzez. Eskerrik asko disko hau posible egin duten musikari bikain guztiei. Baita sarean grabaziorik aurkitu ez dudalako "disko honetan parte hartu gabe" geratu direnei ere, Jazzman eta Pakito adiskideei, adibidez.   Itoiz, Igande gaua (1986) https://www.youtube.co...