Dialnet
| Jatorria | ||||
|---|---|---|---|---|
| Sorrera-urtea | 2001 | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Estatu burujabe | ||||
| Autonomia | ||||
| Udalerria | Logroño | |||
| dialnet.unirioja.es | ||||
| kronologia | ||||
| ||||
Dialnet, Interneteko atari bat da Espainiako ekoizpen zientifikoa hedatzeko 2001ean sortu zena eta Humanitateetan eta Gizarte zientzietan espezializatua dago, nahiz eta Natur zinetziak eta zientzia zehatzei buruzko aldizkarien informazioa ere baditu. Bere datu-basea, sarbide askekoa, Errioxako Unibertsitateak sortu zuen aldizkaritegi digital bat da iberiar penintsulako eta Hispanoamerikako aldizkari zientifikoen aurkibideak biltzen dituena. Aldizkariak ez ezik, liburuak, monografiak, tesiak eta antzerako idazkiak ere jasotzen ditu. Idazki askoren testuak osorik irakurri daitezke.
Atari honetan Espainiako eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatek lan egiten dute aldizkarien laburpenak sartuz. Era berean, baditu ere gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuen idazkiak dituzten datu-baseak, besteak beste, euskarazko batzuk.[1]
Datu-base bibliografiko eta testu osoko datu-basea konbinatzen ditu. Hau da: erreferntzia bibliografikoak esakintzen ditu, baina kasu askotan, testua osorik deskarga daitreke.
Softwarea erreferentzia bibliografikoen kudeatzaile batzurekin konekta daiteke eta norberak erabiltzen duen kudeatzailera eraman erregistro baten datuak; adibidez, Refworksekin.
Estatistikak eta zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dialneten estatistikak[2] | |
|---|---|
| Aldizkariak | 9 681 |
| Idazkiak | 4 183 110 |
| Abisuak | 22 381 279 |
| Erabiltzaileak | 1 219 801 |
CSICen Zibermetria Laborategiaren sailkapenean, Dialnet Europako atarien lehenengoa da, eta munduko laugarrena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Contenido-Páginas de Ayuda-Dialnet» dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2017-01-19).
- ↑ Dialneten webgunea. Noiz ikusia:2014-2-16.
- ↑ Munduko web errepositorioen rankinga, CSICen Zibermetria Laborategia]. Noiz ikusia:2014-11-12.