AEBetako presidenteak Iran suntsitzeko mehatxua betez gero, Teheranen erantzuna «eskualdetik haragokoa» izango da. Bihar 02:00etan du epemuga Etxe Zuriak Irani egin dion azken ultimatumak.
VSF eta Gaviota enpresen proposamenak 400 lanpostu sortuko lituzke Aiaraldean. Mikel Jauregik «diskrezioa» eskatu du, baina iragarri du akordioa «lortzear» daudela.
Desobedientzia zibila zigortzeko tresna bat izan zen 18/98 makrosumarioa, eta haren gaineko antzezlan bat ondu du Tanttaka antzerki taldeak. Joxemi Zumalabe fundazioa izan zen operazioaren jomugetako bat, eta 30. urteurrena du aurten.
EITBk jakinarazi du ETB3 ez dutela berreskuratuko, baina ETB1 On kateak haurrentzako saioak emango dituela 07:00etatik 19:00etara, emankizun konbentzionalean edo lurreko telebista digitalean.
Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak «ezezko biribila» eman dio EAJk egindako eskariari. Jaurlaritzak Guggenheim eta Reina Sofia museoen arteko lankidetza proposatu du.
Artemis II misioa Lurrera itzuliko da ostiralean, Ilargiaren aurpegi ezkutua behatu ondoren. Lurretik gizakiek inoiz egin duten distantziarik handiena egin dute Ipar Amerikako lau astronautek.
Done Mikel Aralarkoan eraso bortitza jo, eta beste faboritoak aise gainditu ditu frantziarrak Itzuliko bigarren etapan. Hala, ia erabakita utzi du sailkapen nagusiko garaipena. Ion Izagirre bikain aritu da; Mikel Landak, aldiz, eroriko txarra izan du.
Bizkaian, emakume bakarrari aplikatu zioten heriotza zigorra: Josefa Azketa bermeotarrari. Edorta Jimenezek prozesu horren xehetasunak azaldu ditu Bilbo Zaharrean egindako bisitan.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Apirilaren 15etik aurrera, hamasei film emanen dituzte. Programak Euskal Emakume Zinemagileak zikloan du jatorria, baina fokua «zabaldu» egin dute orain. Elena Iruretari eta Mirentxu Loiarteri buruzko saioak ere eginen dituzte, besteak beste.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Done Mikel Aralarkoan eraso bortitza jo, eta beste faboritoak aise gainditu ditu frantziarrak Itzuliko bigarren etapan. Hala, ia erabakita utzi du sailkapen nagusiko garaipena. Ion Izagirre bikain aritu da; Mikel Landak, aldiz, eroriko txarra izan du.
Austrian gizon bat zigortu dute zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik, mendian bikotekidearen heriotza eragin zuten jazoerengatik. Epaia «salbuespentzat» jo dute adituek, eta lagunarteko irteeretan izan dezakeen eragina gorabehera zuhurtzia eskatu dute.
Iazko urte hondarrean ‘Mister Eleizegi’ diskoa plazaratu zuen, bere bakarkako ibilbideko hamargarren lana. Miguel Joaquin Eleizegi ‘Altzoko Erraldoiaren’ istorioak kantu bihurtu ditu, Koldo Izagirre idazlea bidaide izanik.