Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bagatoz aldi berri batera!

Ikastolak gara, zurekin batera, Euskal Herri osoan euskarazko hezkuntza garatzen duen sare eraldatzailea. Biharko komunitatea hezten duen komunitatea gara.

 

 

 

Egiteko ederra dugu gurean:

gezia

Hezkuntza

Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen herri ekimena gara.

Image

Komunitatea

Komunitate herrikoia, kooperatiboa eta prestatua gara: ikasleak, familiak, langileak eta ikastolazaleak.

eh

Lankidetza

Lankidetzan dihardugu  eta jardun nahi dugu Euskal Herriko beste hezkuntza eta gizarte eragileekin.


Asko eta bat


115 ikastolak osatzen dugu ikastolen sarea. Araba, Baxenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Zuberoan aurkituko gaituzu.

Gure ikasleak bezala, era guztietakoak gara: txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak… Baina batzuk zein besteak, bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera, jolastera!

  • 7
    herrialde
  • 115
    ikastola
  • 46.000
    familia
  • 55.500
    ikasle
  • 3.700
    langile

eta zenbakiz adierazi ezin den beste guztia!

 
 
 

Azken albisteak

Euskal Herriko ikastoletako ikasleek JUUL Kanpainako hauteskunde literarioen eguna ospatu dute, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez
Ikastolok gogorarazi dugu Nafarroa osoa euskaraz josten duen hezkuntza sare bakarra garela, auzolanean eta herritik sortuak, eta jasandako bazterketa salatu dugu
Apirilaren 25ean, Arrasatek euskarazko sormen jaialdi berezi bat hartuko du: herriko plazak eta gune kulturalak gazte sortzaileen eszenatoki bihurtuko dira