Edukira joan

Bioelementu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bioelementuak izaki bizidunengan dauden elementu kimikoak dira. Taula periodikoan dauden elementu kimiko gehienak dituzte bizidunek, baina kopuru oso aldakorretan. Adibidez, zelularen % 99 osatzen dute sei elementu hauek: karbonoa (C), hidrogenoa (H), nitrogenoa (N), oxigenoa (O), fosforoa (P) eta sufrea (S).

Sei bioelementu horiei bioelementu primario deritze, izaki bizidunen biomolekula nagusietan (gluzido, lipido, proteina eta azido nukleikoetan) agertzen direlako. Bestalde, bioelementu primarioak ugariagoak dira bizidunengan (biosferan) lurrazalean (litosferan), uretan (hidrosferan) edo atmosferan baino, hurrengo taulan ikusten denez:

Elementua Litosfera- atmosfera- hidrosfera (%) Giza gorputza (%)
Oxigenoa (O) 50,02 62,81
Karbonoa (C) 0,18 19,37
Hidrogenoa (H) 0,95 9,31
Nitrogenoa (N) 0,03 5,14
Kaltzioa (Ca) 3,22 1,38
Fosforoa (P) 0,11 0,64
Sufrea (S) 0,11 0,63
Sodioa (Na) 2,36 0,26
Potasioa (K) 2,28 0,22
Kloroa (Cl) 0,20 0,18
Magnesioa (Mg) 2,08 0,04
Fluorra (F) 0,10 0,009
Burdina (Fe) 4,18 0,005
Aluminioa (Al) 7,30 0,001
Manganesoa (Mn) 0,08 0,0001
Silizioa (Si) 25,80


Ikusten denez, oxigenoa da gorputzean dagoen bioelementurik ugariena (% 62). Haren proportzioa eta hidrogenoarena (% 9) loturik daude materia bizidunak duen uraren (H2O) kopuru handiari.

Bioelementu primarioek berezko ezaugarriak dituzte, bizirako oso egokiak direnak:

  • Biosferan ez ezik, atmosferan, litosferan eta hidrosferan ere badaude. Horrek esan nahi du bizidunek eskura dituztela.
  • Karbonoa, oxigenoa eta nitrogenoa elektroi-pare bat baino gehiago konpartitzeko gai dira, lotura bikoitzak ezarrita.
  • Oso elektronegatiboak direnez, oxigenoak eta nitrogenoak molekula dipolarrak sortzen dituzte, uretan ongi disolbatzen direnak (hau garrantzi handikoa izanik erreakzio metabolikoetan).
Image
Metionina aminoazidoaren molekula. Karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa, oxigenoa eta sufrea daukan molekula da, lotura kobalentez elkartuak.

Bioelementu sekundarioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarrienak hauek dira:

Oligoelementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Oligoelementu»

% 0,1 baino proportzio txikiagoan daude bizidunengan. Kopuru txikian bada ere funtsezkoak dira bizirako, hain gabezia asaldura larriak ekartzen baititu. Elementu hauek dira, besteak beste: burdina (Fe) -hemoglobina molekularen osagaia-, iodoa (I) -tiroxina hormonan dagoena-, kobaltoa (Co) -B12 bitaminaren sintesian parte hartzen duena-, manganesoa (Mn), kobrea (Cu), zinka (Zn), etab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]