Edukira joan

Élisabeth Jacquet de La Guerre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Jacquet de la Guerre» orritik birbideratua)
Élisabeth Jacquet de La Guerre
Image
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉlisabeth Jacquet de la guerre
JaiotzaParis, 1665eko martxoa
HerrialdeaImage Frantziako Erresuma
HeriotzaParis, 1729ko ekainaren 27a (64 urte)
Hobiratze lekuaSan Eustakio eliza
Familia
Ezkontidea(k)Marin de La Guerre  (1684ko irailaren 23a -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkonpositorea, klabezin-jotzailea eta organista
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
Musika instrumentuaKlabizenbaloa

Musicbrainz: 86233265-959c-4537-a2ee-47160c734e18 Discogs: 836679 IMSLP: Category:Jacquet_de_La_Guerre,_Elisabeth Edit the value on Wikidata

Elisabeth Jacquet de la Guerre (Paris, 1665ko martxoaren 17a - 1729ko ekainaren 27a) frantziar musikagile eta klabezin jole handia izan zen.

Elisabeth Jacquet de la Guerre 1665ean jaio zen. Parisko Ile-Saint Louis elizako organo-jole zen Claude Jacqueten alaba zen. Hiru anaia-arreba zituen: Nicolas, Anne eta Pierre, guztiak musikariak. Elisabeth oso txikia zela hasi zen tekladun musika tresnak jotzen eta aitak Luis XIV.a Frantziakoari aurkeztea lortu zuen bost urterekin eta haren gortean jo zuen, errege hura hil arte.

1684an Marin de la Guerre organo-jolearekin ezkondu zen eta Parisera joan zen. Bertan kontzertuak ematen jarraitu zuen eta partikularrei irakasten. Parisko musikari handi guztiak joaten ziren klabea nola jotzen zuen entzutera.

1700ean senarrarengandik banatu zen eta hamar urteko seme bakarra ere galdu zuen (klabea jotzen ere oso trebea zena).

  • Les jeux à l’honneur de la victoire balleta (1691)
  • Céphale et Procris opera edo tragedia lirikoa (1694)

Abesteko musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cantates françoises sur des sujets tirez de l'Ecriture, livre I (1708)
  • Cantates françoises, livre II (1711)
  • La musette, ou Les bergers de Suresne (1713)
  • Cantates françoises (1715)
  • Te Deum (1721)
  • Recueil d'airs sérieux et à boire aldizkarian argitaratutako zenbait abesti (1710–24)

Lan instrumentalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pièces de clavessin (1687)
  • Pièces de clavecin qui peuvent se jouer sur le viollon (1707)
  • 6 sonates biolin eta basso continuo-rako (1707)
  • Eskuizkribuan: lau sonata biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako, lau sonata hirukoan bi biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]