Edukira joan

Script

Wikipedia, Entziklopedia askea

Informatikan, scripta, komando-sekuentzia edo gidoia (ingelesezko script hitzetik), programazio-lengoaia jakin batzuk izendatzeko erabiltzen den termino informala da. Lengoaia horiek lehendik dagoen sistema baten instalazioak manipulatu, pertsonalizatu eta automatizatzeko erabiltzen dira. Normalean testu-fitxategi batean gordetzen dira, eta exekutatzeko lerroz lerro eta denbora errealean interpretatu behar dira. Horretan bereizten dira programetatik, programak fitxategi bitar exekutagarri bihurtu behar baitira funtzionatzeko. Scriptak ez dira normalean aldez aurretik makina-kodera konpilatzen. Iturburu-kodearen fitxategia interpretatzaile batek exekutatzen du edo kontsola interaktibo baten bidez egin daiteke. Lehenak, unean bertan irakurri eta exekutatzen du. Bigarren kasuan, erabiltzaileak programaren instrukzioak banan-banan ematen dizkio interpretatzaileari. Scriptak edo gidoiak hainbat helburutarako erabil daitezke: programen prototipoak sortzeko, zeregin errepikakorrak automatizatzeko, sorta-prozesamendua egiteko eta sistema eragilearekin nahiz erabiltzailearekin elkarreragiteko. Hori dela eta, komando-interpretatzaileak edo shellak programazio-funtzionalitateekin diseinatu ohi dira.