Booktegi Jaialdia 2026

Booktegi

Booktegi Jaialdia 2026an, urtero bezala, euskal kontakizuna ospatuko dugu hainbat diziplina uztartuz: prosa, musika, letrak, ipuinak, poesia, mahi-joko bat, film bat, solasaldiak, emanaldi esperimental bat, kontzertu bat… Guztiok gonbidatuta zaudete Usurbilera etortzeko urriaren azken asteburuan euskal kulturaz gozatzera lagunarteko giroan.

Irakurri
Image Image

ZER DA BOOKTEGI?

Booktegi Kultur elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde.
Liburu, audio edo bideo bat argitaratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri, mesedez, eta aukerak aztertuko ditugu. Edukia zurea da; Booktegin jartzeak esan nahi du gure irakurle guztiekin partekatuko duzula.
Image
Booktegi.eus-en dauden liburu, audio eta bideo guztiak guztiontzat daude eskuragai. Sortzaileen eskuzabaltasunari esker, dohainik daude. Gustuko badituzu, lagunekin ere parteka ditzakezu.
Image
Image AUDIOAK

letra xeheak

Letra xeheak hemen daude entzungai

Ikusi
Image BIDEOAK

Elkarri Irakurriz – Oparia

Solasaldi honetan hiru ipuin izan genituen mintzagai: Nerea Loiolaren Ardi galduak, Maialen Akizuren Present Past Perfect, eta Oier Guillanen Argia eta itzala berezten diren lekuan. Maitane Perezen laguntzarekin, ipuin hauen eta, oro har, literaturaren inguruan solastu ziren idazleok… Tamalez, azken momentuan Maialen ezin zen gerturatu; Irati Zubia urretxuarraren ordezkari bikaina izan zen. Solasaldia 2024ko urriaren … Continued

Ikusi