Ecchi
Itxura

Ecchi ({{lang-jp|エッチ|ettxi) japonierazko slang termino bat da, sexu-ekintza jostagarriak adierazteko. Adjektibo bezala, sexy edo zikin adierazten du; aditz gisa, "sexua izan" eta izen gisa norbaiten lizunkeria adierazten du. Ero (エロ) baino bigunagoa da, eta ez du hentaiak izaten duen perbertsio esanahia.
Manga eta animearen mendebaldeko jarraitzaileek ecchi hitza erabiltzen dute lan batek sexu-edukia duenean. Mendebaldeko kulturan softcorea edo eduki jostagarri sexuala duten edukiak izendatzen erabiltzen da, fetitxismoa izan ohi duen hentaiarekin kontrajarrita. Normalean, ez da sarpenik edo genitalik erakusten, baina sexua aipatzen da lan horietan[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) FUCenter. Ask John: Why Do Americans Hate Harem Anime? – AnimeNation Anime News Blog. (kontsulta data: 2026-07-12).