Simorg


Simorg, edo Simurg, Simorḡ (persieraz), Sēnmurw (pahlavi), Sīna-Mrū (pāzand), Irango folkloreko eta mitologiako hegazti mitikoa eta legendazkoa da. Hegazti ederra eta boteetsua da, eta jakituriaren, babesaren eta hilezkortasuanren sinbolo.[1] Iragno kulturan oso txerattuta dago. Testuetan agertzen diren aipamenez eta irudiez gain, katiluetako eta plateretako Simurgh irudiak hegazti honen garrantzia agerian uzten du. Simurgh-a poema epikoetan agertzen da, eta Ferdowsik idatzitako Xahnameh-n rol espirituala betetzen du.[2]
Izena hegazti harrapari batengandik dator, arrano edo belatz bat izan, sanskritozko śyená hitzetik datorren, etimologikoki berdin-berdina baita. Saēna izen propio gisa ere agertzen da, txoriaren izenetik eratorria.[3]
Irango kultura eta literaturako elementu mitiko garrantzitsuenetako bat da, antzinarotik hona. Simurgh hainbat modutan agertu da persiar literaturaren askotariko testuingurutan, eta, literatura mistikoan ere papera garrantzitsua izan du.[2]
Simurghek itxura bikaina du. Gorputza lumaz estalita dago eta kolorez aldatzen da argiaren angeluaren arabera. Simurgaren lumek ere propietate sendagarriak omen dituzte, edozein gaixotasun edo zauri senda baitezakete. Bere begiak distiratsuak eta zorrotzak dira, eta edozer ikusteko gai dira. Bere ahotsa melodiatsua eta zoragarria da, eta edozein izakirekin komunikatu daiteke.
Naturaz gaindiko gaitasun asko ditu, izaki ikaragarria bihurtzen dutenak. Simurghak beste edozein txorik baino azkarrago egin dezake hegan, eta existentziaren erresuma ezberdinen artean ibil daiteke. Simurgak naturaren elementuak ere manipula ditzake, hala nola sua, ura, haizea eta lurra. Simurgh orojakilea da, hau da, iraganean, orainean eta etorkizunean gertatu den edo gertatuko den guztia daki. Simurgh ere errukiorra eta eskuzabala da, askotan laguntza ematen baitie premia dutenei edo gidaritza bilatzen dutenei.[1]
Lehen aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinako mitoak gorde eta islatu dira zoroastroar egitura orokorrean errepikatuta. Avestako Avestaren zati mitologiko garrantzitsuena Yasht[4] 24 da, zoroastrismoaren aurreko hainbat jainkori eskainitako ereserkia. Bundahishn testuak Sorkuntzari buruzko Avestatik itzulitako pasarte batzuk biltzen ditu, eta horrela, antzinako pentsamendu eta sinesmenak azaleratzen ditu.[2]

Xahnameh (Erregeen liburua) Irango epopeia nazionala da, modu mitikoan eta poetikoan Irango historia kontatzen duena. Poema epiko luze bat da, Ferdowsik persiar poetak idatzia, K.o. X-XI. mende inguruan. Gutxi gorabehera 50.000 kopla baino gehiago ditu eta irandarren eta farsi hizkuntzako herrien epopeia nazionala da. Bere edukian kontzeptu filosofiko, sozial, etiko eta erromantiko ugari biltzen dira, baita medikuak ere.[5]
Xahnamehko kontakizun batean, Zal heroiaren (heroi handienetako bat izango den, Rostanen aita) historian agertzen da Simkurga hegazti eme babesle moduan. Zalen aitak, Sam-ek, Zal haurra zenean abandonatu zuen ilearen ezohiko koloreagatik, ilea erabat zuria baitzuen, eta zehazki Alborz mendietan utzi zuen hiltzeko. baina Simurghak, bere habiara bere kumeak elikatzeko itzultzen den hegazti ama mistikoa haurra topatu du, errukia sentitu du, eta umea bere seme-alabekin haztea erabaki du.[6] Geroago, berriz ere agertuko da Simurha Zalen emazteari erditzen laguntzeko, Rostam heroiaz erditzen denena, hain zuzen.[5]
El libro de los seres imaginarios
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margarita Guerrero y Jorge Luis Borges idatzitako, El libro de los seres imaginarios, hau idatzen dute Simurgh-ari buruz :
Simurg txori hilezkorra da, Zientziaren Zuhaitzaren adarretan habia egiten duena; Burtonek Eskandinaviako arranoarekin parekatzen du, zeinak, Edda Txikiaren arabera, gauza askoren berri duen eta Yggdrasil Zuhaitz Kosmikoaren adarretan habia egiten duen.
Southeyren Thalaba (1801) eta Flauberten San Antonioren Tentazioa (1874) Simorg Ankaz mintzo dira; Flaubertek Belkis erreginaren zerbitzari bihurtzen du eta lumaje laranja eta metalikoa duen txori gisa deskribatzen du, giza burutxoa duena, lau hegalez, putre-atzaparrez eta indioilar isats handi batez hornitua.
Iturri originaletan, Simurg garrantzitsuagoa da. Firdusi liburuan (Erregeen Liburuan), Irango antzinako elezaharrak biltzen eta olerki bidez kontatzen dituena, Zal-en adopziozko aita da, poemako heroiaren aita; Farid al-Din Attarrek, XIII. mendean, jainkotasunaren sinbolo edo irudi bihurtzen du. Mantiq al-Tayr-en (Txorien Solasaldia) gertatzen da hori, eta honela kontatzen du, modu laburtuan:
Txorien erregeak, Simurgak, luma eder bat erortzen uzten du Txina erdian; txoriek luma hori bilatzea erabakitzen dute. Badakite beren erregearen izenak «hogeita hamar txori» esan nahi duela; badakite beren gaztelua edo bizi den lekua Kaf mendian dagoela, lurra inguratzen duen mendikate biribila, hain zuzen. Hasieran, txori batzuk kikildu egiten dira: urretxindorrak, loroak, eperrak zingiretako lertxuna, hontzak... bakoitzak bere arrazoia ematen du. Gelditzen direnak abiatzen dira ; zazpi ibar era itsaso gainditzen dituzte; azken-aurrekoaren izena bertigo da; azkena Suntsidura izena du. Hegazti erromes askok desertatu egiten dute; beste batzuk bidean hiltzen dira. Hogeita hamar, hartutako nekeek garbituta, Simurgaren mendia zapaltzen dute. Azkenean begiratzen diote: haiek Simurg direla antzematen dute, eta Simurg dela horietako bakoitza eta guztiak.[7]
Al-Qazwiní kosmografoak Simorg Anka mila eta zazpiehun urtez bizi dela dio Sorkuntzaren Mirariak liburuan, eta, semea hazi denean, aitak sua piztu eta erre egiten duela bere burua. «Horrek, ohartarazten du Lanek, Fenix hegazti mitikoaren legenda gogorarazten du.» [8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «The Simurgh: A Legendary Bird of Myth and Mystery» EavarTravel 2023-11-03 (kontsulta data: 2026-08-17).
- 1 2 3 Ghabulian Zaree, Nina. (2020). «El papel de Simurgh en la escritura mística de Mantiq-ut-tayr» Orbis: revista de Ciencias Humanas 15 (Extra 45): 45–57. ISSN 1856-1594. (kontsulta data: 2026-08-17).
- ↑ (Ingelesez) «Simorḡ» Encyclopaedia Iranica (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ Yasht-ak edo Yast-ak Avesta berrienaren hogeita bat ereserkiren bilduma da, batez ere poetikoak. Ereserki horietako bakoitza jainkotasun edo kontzeptu zoroastriko berezi bati buruzkoa da.
- 1 2 Ahmadreza Afshar. (2017). «Medical Concepts in Ferdowsi’s Shahnameh» Arch Iran Med 20(4): 261 – 262..
- ↑ (Ingelesez) «A painting from the Shahnameh – The Persian Book of Kings» islamic-art.smb.museum (kontsulta data: 2026-08-17). [Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Santos Domínguez. (2015). «El lenguaje de los pájaros» Revista Encuentros De Lecturas (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ «Simurg» www.ugr.es (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Simurgh: Reflexiones entorno al mito (Reelaboración)» Helleniká. Recursos de griego antiguo 2008-12-22 (kontsulta data: 2026-08-14).