Edukira joan

Vine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vine
Image
Datuak
Motainterneteko zerbitzua, komunitate birtuala, sareko komunitatea eta webgunea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaerrusiera, ingeles, frantses, gaztelania eta aleman
Agintea
JabeaTwitter
Historia
Sorrera2013ko urtarrilaren 24a
Sortzailea
OndorengoakdiVine (en) Itzuli
Desagerpena2017ko urtarrilaren 17a
X.com: VineCreators Edit the value on Wikidata

Vine interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen zuen webgunea izan zen. Vine formatu laburreko bideoak ostatatzeko zerbitzu bat, non erabiltzaileek bideoklipak partekatu zitzaketen sei segundoko iraupeneko begiztan, eta muga hori 140 segundora luzatu zen 2016ko ekainaren 20an. Bideoak Vine sare sozialaren bidez edo Facebook, Twitter eta abarren bidez partekatu zitezkeen.

Mikrobideoen plataformak iragarri zuen mugikorretarako aplikazioa garatzeari utzi ziola eta Vine sare sozialera bideoak berriro igotzea eragozten zuela 2016ko urriaren 27an,[1] baina deskargatzeko aukera ematen jarraitu zuen plataforma partzialki itxi arte, 2017ko urtarrilaren 17an.[2]

2025eko azaroaren 13an, Jack Dorsey Twitterreko CEO ohiak, Vine jatorrizko erosketan Twitter zuzendu zuenak, diVine izeneko bere ondorengoaren kaleratzea iragarri zuen. diVinek Vine plataformara igotako jatorrizko bideo asko artxibatzen ditu, erabiltzaileei bideo berriak argitaratzeko aukera emateaz gain.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Fiegerman, Por Seth. (2016/10/27). «Twitter cerrará Vine, su plataforma de microvideos» CNN.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Vine cierra, pero mantendrá algunas funciones como Vine Camera» El Mundo 2017/01/17.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]