Edukira joan

Cowgate

Cowgate

Cougait
Image Eskozia
Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Erresuma Batua
HerrialdeaImage Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Posta kodeaEH1
Geografia
Koordenatuak55°56′55″N 3°11′18″W / 55.9486°N 3.1883°W / 55.9486; -3.1883
Mapa
Demografia

Cowgate, eskozieraz: Cougait, Eskoziako Edinburgh hiriburuaren erdigunean dagoen kale bat da, hain zuzen ere Edinburgheko Hiri Zaharran dago. George IV Bridge zubiak gainetik igarotzen du.

Kale honetan bidaiari gazteentzat oso egokia den Budgets Backpackers kateko ostatu bat kokatzen da.

1428an azaltzen da lehen aldiz Cowgate izena eta 1498an Via Vaccarum izena ematen zaio, izan ere merkatu egunetan bertatik sartzen baitziren behiak Royal Mileko merkatura.

1581ean Georg Braun eta Frans Hogenberg-ek beren Civitates orbis terrarum lanean diote Cowgaten zeudela familia aberatsenen jauregiak, baina XVIII mendearen erdialdetik aurrera hiriko alde pobreenetakoa zen. Irlandar inmigrante ugari zeuden eta "Little Ireland" ezizena jaso zuen. Hibernian FC futbol taldea sortu zuten hauek. Superpopulazio egoerak XX mendearen erdialdera arte iraun zuen.

2002an sute handia izan zen eta 150 pertsonak alde egin beharra izan zuten bertatik. Edinburgheko Unibertsitateko Informatika eskola oso kaltetua izan zen.

Mendebaldeko muturrean daude eraikinik zaharrenak.

  • Magdalen Chapel (1537)
  • St. Cecilia's Hall (1763)
  • St. Patrick's Roman Catholic Church (1772)

Aipatzeko beste eraikin bat George IV Bridge zubia bera da.

Auzotar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868an James Connolly irlandar iraultzailea kale honetako 107. zenbakian jaio zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]