Edukira joan

Lot

Lot (46)
Frantziako departamendua
Lot (46)
Administrazioa
EstatuaImage Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaCahors
PrefetaGérard Miquel
-
AzpiprefeturakFigeac
Gourdon
Barrutiak3
Kantonamenduak31
Udalerriak340
Kokapena
Koordenatuak44°33′32″N 1°34′35″E / 44.5589°N 1.5764°E / 44.5589; 1.5764
Image
Azalera5.217 km²
Demografia
Biztanleria176473
Dentsitatea33.826,528656316 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Artikulu hau Frantziako departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lot (argipena)».

Lot (okzitanieraz Òlt, /ɔt/ ahoskatua;), Frantziako Okzitania eskualdeko departamendua (zenbakia: 46). Prefektura Cahors hirian dago, eta mugakide ditu Corrèze, Cantal, Aveyron, Tarn eta Garona, Lot eta Garona eta Dordoina departamenduak.

Lot ibaiak ematen dio izena.

Image
Rocamadour
Image
Saint-Cirq-Lapopie

Loteko erdialdeko eskualdean, kontrako bi klima-motek egiten dute topo: batetik, iparraldetik, mendialdeko klima heltzen da, Massif central mendigunearen hurbiltasuna dela medio; hegoaldetik, berriz, klima epelagoa dator, Akitaniako arroaren eta Garona haranaren eraginez.

Jarduera ekonomiko nagusia turismoa da.

Leize eta haitzulo ugari daude, eta horma-artea ere ikusgai izaten da batzuetan. Oso ezagunak dira, adibidez, La grotte du Pech Merle (Cabrerets) eta Le gouffre de Padirac.

Departamenduko hego-mendebaldea, Lot harana, mahastizaintza-tradizioa duen Frantziako eskualde zaharrenetako bat da. Horren erakusgarri dira Cahors sor-markako ardoak.

Autoire, Loubressac, Saint-Cirq-Lapopie eta Carennac Frantziako herri politenen zerrendan sailkatuta daude. Frantziako leku ospetsuen artean, Rocamadourrek jasotzen du bisitari gehien, Le Mont-Saint-Michelen atzetik.

Figeacen, Champollion Museoa dago: bertan, Rosetta harriaren erreprodukzio erraldoi bat erakusgai dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]